XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaten digu ez arrotzeko,
obego dala umilla,
iltzen geranen etor dedilla
gure animaren billa,
besterik ez det nik desiatzen,
ala gertatu dedilla.

Gero misiolaria andik Abaltzisketa'ra joan zan misioak ematera, ta an bertso-papera pranko saldu genduan, eliz-atarian jarrita, misioetako denboran.

Gero gure aita ori oso ondo jarri zan, ta asi zan etxea egiteko moduak egiten bereala.

Ekarri zituan Ataun'dik argiñak.

Bere parienteak oso argin onak ziran iru opizial.

An bazan beste arotz bat, beti basarriz-basarri ibiltzen zana.

Eta bera ere arotza zan.

Danon artean bereala eman genion tellatua etxe berriari; eta, bein legorpea egin ezkero, ez zan eguraldi txarrik barrengo lanetan.

Material asko zegoan lendik preparatua.

Baiña dana egiteko ez zan iristen, eta berriz zerraketan ari bear batzuk.

Eta besteak, ura ekartzeko moduak egiten.

Baita ekarri ere ura sukaldera, an bizitzen jartzerako.

Gauza izugarria zan garai aietan ura fregaderan izatea.

Oso toki gutxitan zan oraindik ura etxeetan.